Jokin Intza hil da

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko urriaren 1a

Jokin Intza (Bergara, 1924) jeltzale historikoa Donostian hil da gaur, 84 urterekin. Intza Venezuelan egon zen exiliatua eta erresistentziarako lanean ibili zen; 'El Gordo' ezizena zuen Intzak Venezuelan. Han, Venezuelan, Radio Euskadi sortu eta bultzatu zuen.

Liburua aurkeztu zuten Bergara

Jokin Intzak Sabino Arana Fundazioaren kolaboratzailea zen eta duela bi urte bere bizitza jasotzen duen liburua kaleratu zuten. Hombre libre sin patria libre. Memorias de la resistencia (1936-1980).

Liburua Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoan aurkeztu zuen 2006ko ekainean eta ondoan izan zituen, besteak beste, Sabino Arana Fundazioko presidente Juan Mari Atutxa, Venezuelan berarekin batera egondako Iñaki Anasagasti, Victoriano Gallastegi Bergarako alkate ohia eta Patxi Azkargorta bergararra, Intzaren betiko laguna. Gizon zorrotz moduan gogoratzen du Azkargortak Intza bere laguna, aginduak soldaduskako goi karguen pare ematen zizkietela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak