Jokalari bat gutxiagorekin egon arren Bergarak irabazi egin zuen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko urr. 10a, 22:08

Partidu bikaina jokatu zuten mahoneroek zapatuan. Hasieratik ondo hasi ziren, baloia atzetik ondo atera eta jokaldi onak egiten. Aukerak izan arren, baina, ez zuten golik egin lehenengo zatian. Gainera, aldageletara joan aurretik, epaileak Martin Ibañez egotzi zuen, taldea 10 jokalarirekin utziz. Bigarren zatia hasi eta 5. minutuan Idiazabalek 0-1ekoa egin zuen. Bergararrak baina ez ziren makurtu. Unai Agirrek buruz egin zuen banakoa eta Iñigo Machok garaipenaren gola egin zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak