Jende ugari Elosuko 32. ganadu ferian

Goiena 2010ko urr. 12a, 17:31
Pilarika eguna egun berezia izaten da Elosuan: ganadu feriaren eguna, hain zuzen ere. Aurten ere ez du huts egin dagoeneko 32. edizioa duen feriak, eta eguraldiak hasieran gehiegi lagundu ez arren, hurbildu da jendea bai Bergaratik, eta baita inguruko herrietatik ere.

Eguna lainotsu esnatu den arren, hori ez da oztopo izan urtero legez  ehunka pertsona hurbildu dira Elosuko mendiko ganadu feriara. Bergaratik, Azkoititik, Urretxu zein zumarragatik.... jende asko baserritarrek eroandako zaldi, idi, behi, ardi eta gainerakoei begira. Aurten gainera, abereak zelai eta zuhaitz artean egon dira, artisau eta janari postuak aldiz, plazan.

Erakusketa; ez tratuak egiteko

Dena den, ez zeuden denak hain gustura: zenbaiten  batzuen ustez, urtetik urtera, feria erakusketa bihurtu da gehiago tratuak egiteko leku baino. Baina ganaduaz gain, egon da gaur Elosuan zer entzun eta zer ikusi: frontoian trikitixa egon da goiz guztian zehar, baita goiz parteko hotzari aurre egiteko mokadutxoa egin eta sagardo tragoxka hartzeko aukera ere. eta esan bezala, plaza euskal produktuz bete da: pastelak, gozokiak, txorizoak, eztia.... saltzaileak gustura.

Eta erosleak ere animatu dira poltsikoa astintzera. Eguraldi hobe edo txarragoarekin, abelburu gehiagorekin edo gutxiagorekin, baina zalantza gabe, galdu ezinezko hitzordua izaten jarraitzen du askorentzat Elosuko mendiko ganadu feriak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak