Haurrendako jolasak, Enaitz Alustiza bertsolari bergararra, trikitilariak eta erdarazko hezkuntzaren inposizioa irudikatzen zuen antzerkia egin zuen EHBEk atzo. Jende dezente izan zen ekitaldian, eta antolatzaileak pozik agertu ziren ekitaldiak izan zuen harrerarekin.
Eskualde autobusa datorren zapaturako
Hiru eleko sistemaren aurka eta hezkuntza sistema propioaren alde martxoaren 13an Bilbon egingo den manifestaziorako eskualde autobusa antolatu dute: Aretxabaletan (15:30), Arrasaten (15:45) eta Bergaran (16:00) geratuko da. Izena emateko herri ezberdinetako euskara elkarteetara eta zenbait ikastetxe eta tabernetara (oraindik zehaztu barik daude) jo beharko da.