Jendaurreko zerbitzuetan lan egiten dutenendako euskara ikastaroa

Maider Arregi 2009ko urt. 8a, 16:55
Jendaurreko zerbitzuetan (denda, taberna, jatetxe, ile-apaindegi...) lanean ari direnendako euskara ikastaro berezia izango da. Bergarako Udalak eta Udal Euskaltegiak, HABErekin elkarlanean, 60 orduko oinarrizko euskara ikastaroa antolatu dute.

Ikastaro honen helburua, bezeroen eskariak ulertu eta oinarrizko elkarrizketetan euskaraz erantzuteko gaitasuna lortzea izango da. Erabiliko den metodologia eta materiala, bereziki, zerbitzuetan lan egiten dutenentzat diseinatuta dago.

Ikastaroaren zehaztasunak:

  • 60 orduko ikastaroa Bergarako Udal Euskaltegian.
  • Astean 6 ordu, 3 egunetan banatuta: astearte, asteazken eta ostegun.
  • Orduak aukeran laga ditugu oraingoz: goizez 7:45 - 9:15, bazkalostean: 15:00 - 16:30 eta iluntzean: 20:15 - 21: 45.

Izena ematerakoan zein komeni zaizun adierazi beharko diguzu eta eskarien arabera moldatuko ditugu taldeak, taldea sortzeko gutxienez 8 lagun behar dira eta.

  • Izena emateko epea: 2009ko urtarrilaren 28ra arte.
  • Ikastaroaren iraupena: 2009ko otsailaren 10etik apirilaren 30era.
  • Matrikularen prezioa: 30 euro (klaseen %85era etorriz gero, ordaindutakoaren %25a bueltatuko da).
  • Izena emateko tokiak (bertara joanda edo telefonoz):
  • Udal Euskaltegia. Zabalotegi kalea 13. Telefonoa: 943 76 44 53

Gure ustez, aukera egokia da zerbitzuetan lan egiten duzuenok bezeroek euskaraz esandakoa ulertu eta elkarrizketa sinpleetan parte hartzeko gaitasuna lortzeko; hortaz, izena ematera animatzen zaituztegu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak