Javier Retegi, Jakiundeko kide

Usoa Agirre 2009ko azaroaren 20a

Jakiunde Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak kide berriak ditu gaurtik: Jose Maria Setien Donostiako gotzain ohia, Jean Haritxelhar Euskaltzaindiako lehendakari izandakoa, Javier Retegi Eusko Ikaskuntzako buru ohia, Jose Ramon Rekalde Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Hezkuntza sailburu izandakoa, Ana Maria Etxaide filologoa, Jose Antonio Garrido ingeniaria, Maria del Carmen Mijangos kimikaria eta Javier Tejada fisikaria.

Gasteizen ohiko bilkura egin du akademiak. 38 kide dauzka gaur egun Jakiundek, eta Pedro Miguel Etxenike fisikaria da lehendakaria.

Javier Retegi Aiastui (Bergara, 1937) Eusko Ikaskuntzako lehendakaria izan zen 2002ko abendutik 2008ko abenduaren 26ra.

1995eko urtarriletik 1998ko abendura Eusko Jaurlaritzaren Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburua izan zen EAJrekin, eta baita Mondragon Unibertsitatearen errektorea 1998 eta 2001 urte bitartean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak