Javier Gartziak gaur jokatuko du Espainiako Mister lehiaketa

Maider Arregi 2007ko martxoaren 23a

Gaur, matxoak 13, gauean jokatuko da Espainiako Mister lehiaketa, Oropesa del Marren. Javier Gartzia 23 urteko bergararra da hautagaietako bat; Bizkaiko Mister banda bularraren bueltan duela lehiatuko da. Hilaren 11 ezkero dago Marina D'Orren, gainerako 51 lehiakideekin batera promozioa egin eta gaurko gala handirako prestatzen. Elkarrizketa gaurko Goienkarian irakur dezakezue. Hona hemen elkarrizketaren zatitxo bat:

Zer moduz gala handirako azken orduak?
Oso ondo. Nahiko lasai egon naiz, baina orduak aurrera egin ahala urduritzen noa, batik bat gaur goiz partean elkarrizketa pertsonalaren txanda delako. Elkarrizketa ondo egin behar da, tituluaren %80 da-eta.
 
Hautagai guztiak Oropesa del Marren zaudete hilaren 11 ezkero elkartuta. Zer moduz?
Oso ondo. Oso ondo zaindu gaituzte. Hil hasieran Madrilen batu ginen 52 parte-hartzaileok. Handik Toledora joan ginen eta hilaren 11 ezkero Oropesa del Marren gaude, Marina D'Orren. Misterrez gain, Missak ere hemen daude, baina ez dugu elkar asko ikusten.
 
Bada, gaur iluntzeko galarako entseguak ere egingo zenituzten.
Bai, egin ditugu. Eszenatokira nondik atera, nondik sartu... Hori guztia entseatu dugu. Nola desfilatu ere apur bat erakutsi digute. Izan ere, hautagaietako batzuk oso prestatuta datoz, ondo dakite desfilatzen, baina beste batzuek, aldiz, ez. Eta horiei gutxieneko batzuk irakasten dizkiete. Ni pixka bat jakinda etorri naiz.

 
Nolakoa da hautagaien arteko giroa? Lehiakortasun handia dagoela entzun izan da maiz.
Giroa oso ona da. Asko gara eta normala da taldetxoak egitea. Ni, esaterako, Gipuzkoa, Araba, Malaga eta Tenerifeko Misterrekin moldatzen naiz ondo. Lehiakortasunari dagokionez, ez dut handirik sumatu.



Elkarrizketa oso osorik gaurko Goienkarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak