Jaurlaritza Lamiategi elkartekoekin biltzeko eskatu dio Gasteizko Legebiltzarrak

Txomin Madina Milikua 2009ko urr. 23a, 19:49
Atzo aurkeztu zuen EAJk Gasteizko Legebiltzarrean Abiadura Handiko Trenaren Bergara-Bergara zatiari buruzko presako ez-legezko proposamena. Eskari horretan, Alderdi Jeltzaleak eskatzen zuen Bergaran hasitako desjabetzapen espedientea gelditzea, ADIFeko ordezkariak kaltetu direnen ordezkaritza batekin bildu arte. Azkenean bada, onartu zen Jaurlaritza elkartzea kaltetuekin, hori bai, baldintza batzuk beteta.

Eskaria aurkeztutakoan, hasieran eztabaida politikoa sortu zen; Alderdi Sozialista, lanetan eragin zitzakeen atzerapenak zirela-eta, ez baitzegoen ados. Azkenean, ez-legezko proposamenari egindako erdibideko zuzenketa onartu zuten. 

Bi puntu zituen erdibideko zuzenketa honek, eta Aralarrek eskatuta, bananduta bozkatu zituzten. Hala, lehenengoan, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zitzaion Bergara-Bergara zatiaren ibilbideak kaltetutakoen ordezkaritza batekin biltzea, urgentziaz eta nahitaezko desjabetzeari buruzko espedientearen tramitazioa hasi aurretik. Legebiltzarkide guztiek aho batez onartu zuten puntu hau. 

Bigarren puntuak aldiz, ez zuen hain erantzun bateratua izan. Bertan eskatzen zen bilera hori bideratzeko 2008 urtearen hasierako ibilbidearen adostasunera heltzera, beti ere ibilbide hori atzerapenik gabe eta behar den segurtasun juridikoarekin gauzatu badaiteke. Puntu hau ere onartu zuten, baina kasu honetan, Aralarren eta Ezker batuaren kontrako botoekin. 

Aralarren kritikak

Kontu hau dela eta, Aralarrek salatu du EAJk Ahtren inguruko eztabaida interesatua egin duela eta Bergarako lanak bakarrik kontutan hartu izana leporatu diote alderdi jeltzaleari. Aralarretik gaineratu dute, jeltzaleen eskaerak ez duela beste herriekiko elkartasunik adierazten, eta agerian uzten duela maila ezberdinetako herritarrak daudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak