Jardunen ekintzetarako izenematea zabalik dago

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko irailaren 8a

Ikasturte berriarekin batera, Jardun euskara elkarteak ere martxan jarriko ditu bere egitasmoak. Urriaren 5ean hasiko dira, hain justu, eta izenematea dagoeneko zabalik dago, irailaren 25era arte. Izena emateko edo informazio gehiagorako jo Jardunera (kultura etxea) edo deitu 943 76 36 61 zenbakira.

Eskaintza zabala du euskara elkarteak. Aisialdiarekin lotutako ekintzei dagokienez, hainbat talde daude: Txapligu taldea laugarren mailatik seigarren mailara artekoendako da eta zapatu eta domeketan jolasak, eskulanak... egiten dituzte 16:00-20:00 ordutegian.

Txiskrilabi taldean, berriz, DBHko gaztetxoek euren aisialdia antolatzeko aukera izango dute eta hilean bi ekintza egiten dituzte, irteerak direla, tailerrak direla, ...

Azkenik, Gazte taldea ere badago, 16 urtetik gorakoendako.

Hiru eskola ere baditu Jardunek: bertso eskola (haur eta nagusiendako taldeak), trikiti eskola (soinu eta pandero eskolak) eta dantza eskola (haurrendako taldekako euskal dantzak).

Horrez guztiaz gain, euskara errefortzuak ere badaude; haurrendako saio didaktikoak dira euskararen erabilera hobetzeko eta suspertzeko. Eta Berriketan egitasmoa ere bai, non astean behin, taldetxotan batuz, euskaraz mintza praktika egiten duten euskaldun berriek zaharrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak