Jardun euskara elkarteak eta Abarka dantza taldeak dantza ikastaroa antolatu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko ots. 15a, 11:04
Aurtengoa, dantza ikastaroa antolatzen duten hirugarren urtea da. Jardun euskara elkarteak eta Abarka dantza taldeak antolatuta, hilaren 26tik maiatzaren 27ra dantza solte eta Larrain dantza ikasteko aukera egongo da.

Larrain dantza eta dantza soltea ikasi nahi duenak aukera ona du. "Ez dago zertan bi dantza ikastarotan izena eman; bata edo bestea aukera daiteke", esan dute Jardunekoek. Hala, dantza soltea ikasi nahi duenak edo Larrain dantza ikasi nahi duenak 26 euro ordaindu beharko du matrikula egiterakoan. Bi dantza ikastaroetan izena emanez  gero, berriz, matrikula 32 euro kostako da.
Jardunekoek adierazi dute, elkarte horretako bazkide direnek hiru euro gutxiago ordaindu beharko dutela matrikula.
Hain zuzen ere, Larrain dantza martitzenetan izango da, 19:30etan; eta, dantza soltea (fandangoa eta arin-arina) eguenetan, ordu berean. Eskola guztiak Martinez de Irala gimnasioan izango dira.

Erromerietara bideratuta

"Maiatzean egiten diren erromerietara bideratutako ikastaroa da", esan dute Jardunekoek. Hala, herritarrak erromerietan dantza egitera animatu nahi dituzte. Adin tarte guztiari zabaldutako ikastaroak dira. Izena emateko, Jardunera joatea edo 943 76 36 61 telefonora deitzea nahiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak