Jardun elkarteak festa borobila egin du 20 urteotako ibilbidea ospatzeko

Goiatz Arana Begiristain 2010eko apirilaren 26a

Bixamona zuten Jardunekoek domekan, eta ez zen gutxiagorako: egun osoa eman zuten festan, bezperan. Baina ez edozer gauza ospatzeko, 20 urtetako bidea baizik. Euskara elkarteko taldeen saioekin hasi zuten eguna -bertso, trikiti eta dantza artean-, eta kalejiran irten ziren gero trikitilariekin.

Artatsen paella, oilaskoa, flana eta izozkia jan eta kafe "konpletoa" hartu zuten. Hartuko lukete jende gehiago bazkarian, baina batutako 30ek giro ezin hobea jarri zuten eta ez da gutxi! Mahaitik altxa eta kantu jirara eta gero erromeriara. Gazte askok egin ei zuen dantzan. 25 urte betetzean, gehiago eta hobeto. Bien bitartean, euskara erabiltzera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak