Jaietan barnean dugun 'Xaxau' birusa esnarazteko eskatu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko mai. 20a, 19:54
Egitarau herrikoia eta berrikuntza askoduna prestatu du Txosna batzordeak. Kantua eta berrerabiltzeko edalontziak atera dituzte

Txosna batzordeko kideek Pazkoetarako prestatu duten egitaraua eta bestelako berritasunak aurkeztu dituzte asteon. Bestelako berrikuntza horiek, hain justu, asko dira: edalontziak egin dituzte, abestia, txapak... eta hori guztia pertsonaia baten bueltan: Xaxau birusa, "guztiok barruan dugun eta jaietan esnarazten laga behar dugun birusa", hain zuzen ere, batzordeko kideek azaldu zuten moduan.

Edalontziak eta abestia

Edalontzien kasuan, plastikozko 4050 edalontzi atera dituzte "zabor gutxiago" sortzeko asmoz. Euro baten truke eros daitezkeen edalontzi berrerabilgarriak dira. Bederatzi kolore ezberdinetan egin dituzte, batzordea osatzen duten taldeen kolorea zein independentzia eta feminismoa bezalako ideiak irudikatuz.
Abestia ere egin dute. Egon taldeak egin du musika; Jarduneko bertso eskolak hitzak eta Xabier Labaienek grabaketa (www.myspace.com/emontaldea).
Egitaraua "sekula baino herrikoiagoa" dela ere azpimarratu zuten batzordeko kideek, "herriko talde ugarik hartu duelako parte antolaketan". Horren adibide da, esaterako, herriko hamaika musika taldeek zapatuan egingo duten rock maratoia.
Txosnagunearen antolaketa ere aldatu egingo dute. Ohi bezala karpa azpian txosna handia egongo da eta parean otartekoendako txikia. Taulatua aldiz, lekuz aldatuko dute: karpa barruan egongo da, aldaparen hasieran (orain artekoaren beste muturrean)  eta baxuagoa izango da, entzuleetatik gertuago egoteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak