Jaietako zapiaren marrazki lehiaketa

Maider Arregi 2007ko api. 18a, 13:54
Bergarako Mendekoste jaietako zapiaren marrazki lehiaketa abian da. Marrazkiak jasotzeko azken eguna maiatzak 9a izango da. Hona hemen lehiaketako oinarriak:

Lehiaketaren oinarriak

  • Bergaran erroldatuta edo bizi den edozeinek hartu dezake parte.
  •  Ez dago adin mugarik.
  •  Marrazkia DIN A4an aurkeztu behar da.
  •  Marrazkia eskuz zein formatu digitalean aurkeztu ahalko da.
  •  Marrazkian jaiak eta euskara uztartuko dituen lema bat jarri beharko da.
  •  Marrazkiaren gaia: jaiekin lotutakoa (ez da onartuko edozein motatako droga kontsumoa bultzatzea).
  • Lanak jasotzeko azken eguna maiatzak 9a izango da.
  • Lanean ez da egilearen daturik jarriko, ezizen bat bakarrik. Egilean datuak (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal horren azalean lanean jarri den ezizen berdina jarriko da.
  •  Saria: 60 euro
  •  Lanak ondorengo helbidera bidali:

Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara
posta elektronikoa: gaztejardun@topagunea.com


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak