Jaietako zapiak Pedro Garitanoren marrazki eta Paula Marcosen leloarekin

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko mai. 25a, 17:09
Jardun euskara elkarteak jakitera eman ditu Mendekoste jaietako zapirako marrazki eta lelo lehiaketaren irabazleen izenak: marrazkiaren irabazlea izan da Pedro Garitano 72 urteko bergararra, eta leloarena 9 urteko Paula Marcos, bergararra hori ere.

Lehiaketa eta saria bakarrak izaten dira; hau da, marrazkia eta leloa biak hartzen dira kontuan eta sari bakarra ematen da. Hala eta guztiz ere, epaimahaiak erabaki du aurten salbuespena egitea eta marrazkia eta leloa, bakoitza bere aldetik saritzea.

Pedro Garitanoren marrazkiak irudikatzen ditu Domingo Irala kaleko farola berriak, hainbat musika notarekin lagunduta, besteak beste.

Paula Marcos neskatoaren leloak dio: Gau eta egun euskaraz jardun. Euskarari eta Jardun euskara elkarteari ere egiten dio erreferentzia modu inplizituan.

Biek ala biek 60 euroko saria jaso dute.

Zapiak jaietan salgai

Jardun elkarteko ordezkarien esanetan, pozik daude lehiaketak jaso duen erantzunarekin; izan ere, 17 lagunek hartu dute parte. Zapiei dagokienez, jaietako egubakoitz eta zapatuan egongo dira salgai San Martin plazan, hiru euroren truke.

Bestetik, Gau eta egun euskaraz jardun leloa daramaten 3.000 pegatina ere banatuko dituzte, doan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak