Jaietako egitarauaren 6.000 ale banatuko dituzte

Maider Arregi 2007ko mai. 4a, 14:38
Kartel lehiaketako onena Irene Abad Pinedak egindakoa izan da; 600 euro irabazi ditu. Guztira 29 kartel aurkeztu zituzten lehiaketara.

Erabaki dute aurtengo Mendekoste jaietako egitarauak zein irudi izango duen. Irene Abad Pinedaren marrazkia aukeratu dute horretarako. Irudia aukeratzeko, kartel lehiaketa antolatu zuen kultura sailak eta Irene Abaden marrazkiak irabazi du lehiaketa hori. Guztira 29 kartel aurkeztu zituzten lehiaketara.

6.000 egitarau

Orain kultura etxean dago ikusgai kartel  irabazlea, eta laster etxeetan banatuko dituzten jaien egitarauaren azalean ikusiko dugu. Egitarauaren 6.000 ale aterako ditu kultura sailak eta herriko etxeetan banatuko dituzte guztiak. Maiatzaren 14ko astean hasiko dira banaketa egiten eta aste horretako domekarako, maiatzaren 20rako, Bergarako kale eta auzoetako etxe guztietan izango dute Mendekoste jaietako egitaraua. Jaiak, hilaren 25etik 29ra izango dira.
Bestalde, jaietan txosna jarri nahi dutenek, txosna jartzeko eskaera egin behar dute udaletxean. Maiatzaren 10ean, 12:00etan, da eskaera egiteko azken eguna. Eskaera orriak eta baldintza pleguak udaletxeko idazkaritzan jaso daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak