Jaiei hasiera Bitorianatxok eta Antonio Irazolak emango diete

Goiena 2010ko mai. 21a, 13:27

Guztia prest dago gaur, egubakoitza, Pazkoei hasiera emateko. Gainera, berrikuntza garrantzitsu batekin hasiko dira jaiak aurten. Hain justu ere, 20:00etan Bitorianatxo jaitsi eta jaien hasiera iragartzen duen txupinazoa Antonio Irazola zinegotzi izandakoak jaurtiko du. Aurten arte alkateak jaurti izan du, baina, ohitura aldatu, eta urtero herriko pertsona ezberdin batek botako du.

Irazolak 11 urte eman zituen zinegotzi, lehenengo Luis Laskurainen eta gero Jose Luis Elkororen gobernuetan. Hura izan zen, esaterako, udaletxeko balkoian ikurrina lehenengoz jarri zuena.

Herri bazkarian 750 lagun

Errekor guztiak gaindituko dituen ekitaldia herri bazkaria da. Hain justu, 750 txartel saldu dituztela aurreratu dute kultura etxetik. Hasiera baten 700 atera bazituzten ere, aurreko egubakoitzean beste 50 jarri zituzten salgai, zegoen eskariari erantzun ahal izateko. Herri bazkariaren kasuan, gogoratu behar da San Martin plazan izango dela, astelehenean, baina eguraldi txarrarekin Labegaraietako kiroldegian egingo dutela. Hori gertatuz gero, Udalak urbano zerbitzua jarriko du.

Goitibehera lehiaketa

Aurten egingo da lehenengo aldiz, eta sei goitibeherak hartuko dute parte lehiaketan. Horrez gain, lehiaketatik kanpo ere jardungo du beste batek erakustaldia egiten. Zapatuan izango da, 12:00etan, San Martzialgo bidean.

Kontzertuak gaztetxean

Egubakoitzean, maiatzak 21, 23:00etatik aurrera gaztetxean kontzertuak:

Sarrera doan.

Rock maratoia bertan behera

Zapatuan egitekoak ziren beste ekitaldi bat rock maratoia zen, baina, azkenean, bertan behera geratu da ez duelako talde nahikok izena eman, Txosna batzordekoen esanetan. Bestalde, dei egin dute txosnagunean baso berrerabilgarriak erabiltzeko. Edalontzi bakoitzak 50 zentimo balioko du. Hala ere, diru hori berreskuratzeko aukera egongo da. Hain justu, egunero 12:00-21:00 ordutegian edalontzia itzuliz gero dirua bueltatuko dute.

Bestalde, Bai Euskal Herriari taldeak jaiek iraun artean balkoian ikurrina jartzeko dei ere  egin du.

Egitaraua

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak