Izenematea zabalik udako kirol kanpainako ikastaroetarako

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko mai. 24a, 14:48
Ekainaren 4ra arte egongo da zabalik izenematea umeen zein helduen kirol eskaintzan.

Hasi da uda kanpaina Agorrosin Ekintza Gunean. Udako kirol eskaintza berezia ekainaren 28an hasiko da eta dagoeneko zabaldu dute eskaintza horren baitako ikastaroetan izena emateko epea.
Hain justu ere, ekainaren 4ra arte eman ahal izango da izena Agorrosin Ekintza Guneko harreran edo 943 77 70 95 telefono zenbakian.

Ume zein nagusiendako

Iaz bezala, ume zein nagusiendako eskaintza berezitua eskainiko dute. Umeen –2 eta 18 urte artekoak–eskaintzaren baitan honako ikastaroak egin ahal izango dira: multi-jarduerak, natura ekintzak, igeriketa, batuka, fanky-a, irristaketa eta tenisa.
Helduen –18 urtetik gorakoak– eskaintzaren baitan, berriz, honako ikastaroak egin ahal izango dira: pilathes, aerodance, aquaerobik, dantza latinoak, funky-a, irristaketa, areto txirringa, hirugarren adina, igeriketa, gimnasia harmonikoa eta gimnasia abdominal hipopresiboa.

Gimnasia abdominala

Gimnasia abdominal hipopresiboa jarduera berria da aurten, hau da, lehenengoz emango dute Agorrosingo udako eskaintzaren barruan. Abdomen eta torax aldeak, zoru pelbikoa eta pelbisaren mugikortasuna lantzen dituzten ariketak eta posturak landuko dira. Oso gomendagarria da, besteak beste, erditze osterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak