IV. Film laburren lehiaketan izena emateko epea zabalik

Maider Arregi 2009ko ira. 21a, 19:33
Bergarako udalak laugarren urtez jarraian film laburren lehiaketa antolatu du. Bergarako eta ibarreko herritarren sormen grina asetzeko asmoz antolatutako lehiaketa da. Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 2a, astelehena izango da.

Bergarako IV. Film laburren lehiaketako oinarriak. (pdf, 37kb)

Bergaran edo Debagoienean bizi den edonork aurkez ditzake lanak, bakarka zein taldeka. Lanak edozein hizkuntzatan aurkezteko aukera egongo da, baina euskara ez den hizkuntza batean aurkeztuz gero, azpitituluak jarri beharko dira euskaraz. 15 minututik beherakoak

Parte hartzeko baldintzetako bat da parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango duela; eta, gainera, lanak 15 minututik beherakoak izan beharko dute.

Gaia librea

Filma laburra egiteko gaia librea izango da, norberak nahi duenari buruz egin dezake film laburra, abesti baten bideo-klipa edo baita iragarkia ere.

Sari-banaketa Zabalotegin

Behin lanak aurkeztuta 25 eguneko lana izango du epaimahaiak lanak ikusten eta erabakia hartzen. Sari banaketa azaroaren 27an, egubakoitza, izango da Zabalotegi aretoan, eta egunean bertan jakingo da epaimahaia nortzuk osatzen duten. Lehenengo eta bigarren saria eta bergarar onenari saria emango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak