Badaezpada ixteko erabakia hartu zuten, baina gaur, domeka, zabalik dago Igerilekua. Izan ere, kristalak garbitzeko robot bat pasa dute igerileku barruan eta inguruetan. Astelehenean konponduko dute hautsitako kristala. Bestalde, langileak zauri arinak ditu eta gainontzeko langileek normaltasunez dihardute lanean.
Atzo, zapatua: Joseba Albisu Agorrosin Ekintza Guneko gerentearekin jarri gara kontaktuan eta berak adierazi digu momentuz igerilekua itxi egingo dutela asteburu osoan eta ez dakitela noiz zabaldu duten; horrekin batera adierazi du, gaur arratsaldean igerilekuan ospatu behar ziren ur topaketak bertan behera gelditzen direla eta baita 0 eta 3 urte bitarteko haurtxoen ikastaroak ere.