Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herria Bere Eskola (EHBE) taldeak euskalduntzea bermatuko lukeen legea iruzurra dela salatzeko elkarretaratzeak egin ditu asteon ibarreko hainbat herritan. Jaurlaritzako hirukoak legealdirako agindu zuen legea "iruzurra" dela aldarrikatu zuten, eta euskalduntze prozesuari "kalte konponezina" egingo diola azpimarratu zuten. Horregatik guztiagatik, Euskal Herriko ikasle guztiak euskalduntzeko Hezkuntza Sistena Nazionala eraikitzea ezinbestekoa dela esan zuten.