Iruerreka izena izango du Mekolaldeko industriaguneak

Jasone Zabala 2008ko azaroaren 18a

Pasa den azaroaren 10ean egin zen ez ohiko osoko bilkuran beste gai batzuen artean, Mekolalde poligono industrialeko kalearen zati bati zein izen ipini erabaki zuten. Mahai gainean hainbat aukera zeuden, eta azkenean Iruerreka izena jartzea erabaki zuen udalbatzak, baina ez aho batez; izan ere, PSE-EEko bi zinegotziek aurkako botoa eman zuten. Iruerreka izena, Mekolaldeko zubi zaharra baino harutzagotik (43. arearen bukaeratik) Korostola baserrirainoko kaleak hartuko du.

Hiru aukera

Kale hori izendatzeko hiru aukerak, Narbaiza, Iruerreka eta Estaziño izenak izan ziren eta azken erabakia Iruerreka izan zen.

Bestalde, kalearen bigarren zatiari, hau da, Korostolatik Etxebarrietaazpikora arte doan kalea izendatzea ez dute oraindik aztertu; aurrerago erabakiko dute hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak