Irristaketarako orduak eskainiko dira otsailetik ekainera bitartean

Maider Arregi 2008ko urtarrilaren 31

Bergarako Hanka Labanka Irristaketa Taldeak irristaketarako orduak antolatuko ditu Labegaraietako pista estalian otsailetik ekainera bitartean.

Saio hauek irekiak dira. Elkarteak bi lagun ipiniko ditu saiook dinamizatu eta bertaratzen direnei lagundu eta irakasteko. Horretaz gain, joko eta ekintzetarako materiala aukeran ipiniko dute.

Ordutegia

Ostegunak 18:30 - 20:00

Ostiralak 15:30 - 17:00

Saio hauek nagusiendako dira, bai irristaketan ikasi nahi dutenentzat, bai zer edo zer jakin eta gehiago sakondu nahi dutenentzat eta baita trebe izan eta irristaketan ari nahi dutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak