Irizarren tabikeak kentzen hasi dira egurrezko egitura agerian uzteko

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko eka. 7a, 13:57
Irizar jauregiko birgaitze lanek lehen urratsak eman dituzte. Aldamiatu dute eraikina eta barruan ere hasi dira lanean

Aurrera doaz E Planaren baitan birgaituko den Irizar jauregiko lanak. Goitu Eraikuntzak SL enpresak dihardu lanok egiten, Zetabi Arkitektura Bulegoaren zuzendaritzapean.
Hain justu, Zetabitik azaldu dutenez,  Irizar inguratzen duen lorategiko itxidura zati bat bota dute eta obrak iraungo duen denborarako metalezko itxitura berria egin dute, eraikitze prozesuan materialak, karga eta deskarga guneak, txabolak... edukitzeko.
Beste alde batetik, solairuetako tabikeria kentzen ere hasi dira, tabike artean ezkutatuta zegoen egurrezko egitura originala tratatu ahal izateko eta beharrezkoa den guneetan indartzeko. Zetabikoen arabera, dagoeneko hirugarren solairuko tabikeria bota dute.
Lanok maiatzaren 12an hasi zituzten eta abenduaren 10erako bukatzea aurreikusi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak