Irizar kalea astebete gehiago itxita

Jasone Zabala 2008ko maiatzaren 29a

Irala kalean egiten ari diren lanen ondorioz, Irizar eta Irala arteko bidegurutzean bi aste iraungo duten lanak hasi dituzte asteon, eta maiatzaren 26a geroztik, itxita dago trafikoarendako Irizar kalea.

Trafiko desbideraketak

 

Lanokin datorren astean ere jarraituko dute. Ondorioz, lan horiek trafiko moldaketa ekarriko dute herrira. Irizar kaletik datozen autoak, Kruz Gallastegi kaletik joan beharko dute derrigorrez; lanok aurre egin ahala, kalea guztiz moztuta geldituko da. Beraz, aste honetan eta hurrengoan, San Martin plazara joateko bide bakarra, Barrenkaletik, Masterreka kaletik edo Burdiñate kaletik joanda izango da. Lanok iraun bitartean birziklatze eta zabor ontziak, Irizar kalera, Egino Maileara eta Kruz Gallastegira eramango dira. Kruz Gallastegin dauden garajeetara Bideberritik sartu beharko da. Behin Irizar eta Irala kaleen bidegurutzean egiten ari diren lanak amaituta, orain arte bezala jarraituko du egoerak, hau da, Irala kalea itxita egongo da trafikoarendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak