Irala kaleko lanei urrian ekingo diete berriro

Edu Mendibil 2007ko ira. 3a, 10:26
Urriaren 8an ekingo diete berriz ere Domingo Irala kalea urbanizatzeko lanei. Lasarteko Ozio enpresak hasi zituen aipatutako lanak aurreko neguan; hala ere, lanak eten egin zituzten handik gutxira, Ozio enpresak uko agiria aurkeztu ondoren.

Gauzak horrela, ordura arte egindako lanak tapatzea erabaki zuen Udalak apirilean, berriro lanekin hasi bitartean, dendariengan eta herritarrengan sortutako kalteak konpondu nahian, nolabait. Izan ere, euren haserrea azaldu zuten hainbat dendarik, eragozpenak zirela eta.

Kilometroen ondoren

Aretxabaletako Construcciones Amaral de Sousa enpresari adjudikatu dizkiote aipatutako lanak, 1.379.220 eurotan. Aranzadi Ikastolaren aldeko Kilometroak jaia urriaren 7an ospatuko denez, lanekin hurrengo egunean hastea egokiena dela erabaki dute Udaleko ordezkariek.

Bestalde, Martinez de Irala kaleko bizilagunengan eta dendariengan orain arte sortutako kalteak direla eta, berriro lanekin hasi baino lehen, beraiekin bilera bat egiteko asmoa azaldu dute Udaleko arduradunek, lanen nondik norakoak ondo zehazteko. Beraz, datozen asteotan bilera batera deituko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak