Hasieran, Kilometroen ostean
Ondoren, udako oporren aurretik, Aretxabaletako Construcciones Amaral de Sousa enpresari adjudikatu zizkioten lanak, 1.379.220 eurotan. Aranzadi ikastolaren aldeko Kilometroak jaia urriaren 7an ospatzen zenez, lanak geroko uztea erabaki zuten Udaleko ordezkariek.
Hala ere, orain arte sortutako kalteak direla eta, dendariekin eta bizilagunekin bilera egin nahi zuten Udaleko arduradunek. Bilera hori urriaren 3an egin zuten eta hantxe izan ziren, besteak beste, Agurne Barruso alkatea eta Enara Minguez Gobernazio batzordeburua, Iralako proiektua egin duen BEB Arkitektoak enpresako ordezkariak, Eli Zubeldia Udaleko Obra eta Zerbitzuburua, Juan Inazio Galdos Hirigintzako teknikari orokorra eta Amaraleko ordezkariak. Bilera haren ostean lanak berriro atzeratzea erabaki zuten.
Dendarien galerak
Dendarien partetik Josu Arteaga Tantana dendakoak hau adierazi digu: "Dendariok galera mordoa jasan ditugu azken urtebetean eta iaz egin zuten moduan, onena Gabonen ostean lanekin jarraitzea da, ordura arte behintzat kalea txukun samar egoteko" .