Irala kalea itxita egon da ordu erdiz, bertan egiten ari diren urbanizazio lanetan gas hodieria kaltetuta izan ondoren. Antza denez, hodieria nagusia ez dute ukitu langileek, alboko hodi bat baizik. Zubillagako suhiltzaileen hiru kamioi etorri dira Irala kalera aberia konpontzera eta berehala itxi egin dute Irala kalea; ordu erdiz aritu dira suhiltzaileak han lanean, Naturgaseko teknikoen laguntzarekin. Agurne Barruso alkatea eta Enara Minguez zinegotzia ere gerturatu dira bertara, zer gertatu den ezagutzera. 17:45ean zabaldu dute Irala kalea berriro oinezkoendako eta ibilgailuendako.