'Irakurri kanpaina'-ren barruan liburutegiak makina bat ekintza antolatu ditu

Maider Arregi 2008ko urr. 14a, 18:43
Bergarako udal liburutegiak, Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuarekin elkarlanean, 'Irakurri kanpaina 2008' abian jarri du. 'Liburutegiak topaleku' lelopean, kultura guztien arteko errespetua sustatzeko toki eta kultura ezberdinen elkar-tokia izatea du helburu. Kanpaina hau urriaren 24an 'Udal liburutegien eguna'-rekin hasi eta abenduaren 18ra arte izango da. Horren barruan, hainbat ekintza burutuko dituzte:

Irakurri kanpaina 2008

1. Irakurpuntu tailerra

Eguna: Urriak 24

Ordua: 17:00etatik - 19:30era

Lekua: Udal liburutegia (Haur liburutegian). 6-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerra da, haur bakoitzari irakurpuntu bat emango zaio doan, eta nork bere izena hainbat hizkuntzatan, eta grafia ezberdinetan, idazteko aukera izango du. Une oro begirale batzuen laguntza izango dute.

2. Literatura lehiaketa

Literatura lehiaketa 12-16 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta lanak banaka zein taldeka aurkeztu daitezke. Liburutegi zerbitzuaren webgunean dagoen kontakizunari amaiera bat idaztean datza ekintza hau. Amaiera horrek, originala eta argitaragabea izan beharko du, gaztelaniaz nahiz euskaraz idatziko da eta gehienez 200 hitz izango ditu. Lehiaketa honen oinarriak ikastetxeetan jasoko dituzue.

3. Munduko ipuin kontalaria

Eguna: Azaroak 3

Ordua: 15:30etik-17:00ra

Lekua: Udal liburutegia (Erakusketa gelan)

EPAko ikasleek aukera paregabe izango dute ipuin kontaketarekin disfrutatzeko; nagusiei zuzendua dago.

Udal liburutegiak

Urriaren 31n hasi eta abenduaren 12ra arte -17:45etik 18:30era, barikuro- 4-6 urte bitarteko haurrentzat, Leire Iruin izango dugu ipuinak kontatzen haur liburutegian. Aldi berean, gogoratzen dugu interesa duzuenontzat, liburutegian bisita gidatuak egiteko aukera duzuela. Talde bat baino gehiago batera ez suertatzeko, mesedez, abisatu aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak