"Irakurri gozatu eta oparitu" ekimena abian

Maider Arregi 2007ko api. 27a, 11:12
Jardun euskara elkarteak Topagunearen bitartez eta herriko udal liburutegiarekin eta Elkar liburudendarekin elkarlanean "irakurri, gozatu eta oparitu" egitasmoa jarri du martxan.

Euskal literaturaren irakurketa eta kontsumoa bultzatu nahi duen egitasmoak honetan datza:

Udal liburutegian egongo den ehun euskal liburuz osatutako apaletik liburu bat aukeratu, maileguan hartu eta irakurri. Liburuarekin batera liburuaren gaineko fitxa bat emango dute liburua irakurri ondoren betetzeko. Ondoren liburua eta fitxa liburutegira bueltatzerakoan %25eko deskontu txartela eskuratuko duzu liburu hori norbere buruari edo beste norbaiti oparitzeko. Deskontu txartelarekin Elkar liburudendara joan eta liburua erosterakoan %25eko deskontua izango duzu eta gainera Jardun euskara elkarteko bazkide bazara beste %25eko deskontua egingo dizute.

 Apirilaren 23an hasi eta bi hilabetez luzatuko den egitasmoa izango da eta Jardunek parte hartzera animatzen zaituzte!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak