"Irakurri 2007" kanpaina abian jarriko da eguaztenean

Maider Arregi 2007ko urr. 22a, 12:03
Urriak 24tik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Irakurri 2007 Kanpaina abian jarriko du Euskadiko herri liburutegiak adin guztietako herritarrei hurbiltzeko asmoz. Bergarako Udal Liburutegiak ere, herriko ezagutza, kultura eta informazioa herritarrengana zabaltzeko asmoa dauka.

Informazio gehiago (pdf formatua, 187kb)

Egingo ditugun ekintzak honako hauek dira:

Udal liburutegien eguna

Urriak 24, udal liburutegien eguna, plazan ospatuko dugu. Bertan, ohiko zerbitzua eskainiko da. Bai mailegua zein bazkide txartela egiten duenak oparia jasoko du ( boligrafoak, margoak edo postitak).

Liburua ageri duen erretratua

Erkidego osoan DBH egiten ari diren 12 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako argazki digitalaren lehiaketa bat da. Gaia "Liburua ageri duen erretratua" izango da. Parte hartu nahi dutenek egindako argazkiak Udal liburutegian aurkeztu beharko dituzte azaroak 15a baino lehen (Lanak CD batean aurkeztuko dira nahitaez). Irabazleek, sari bikainak jasoko dituzte, eta argazkiok, erakusketa birtual batean ikusi ahal izango dira; baita argitaratuko den katalogo batean ere.

"Familiak ere kontatzen du" gida

Hiru eta bost urte bitarteko haurrengana hurbiltzeko gida bat da, guraso eta hezitzaileei zuzendua. Irakurketa gogoa pizteko 12 urrats azaltzen ditu. Urriaren 25etik aurrera gure liburutegian eskuratu ahal izango da.

Liburutegiko menua

Nagusiekin beste ekintza bat burutuko dugu, "Liburutegiko menua" deiturikoa.

Lau ekintza nagusi hauetaz gain, herriko hainbat tokitan erakusmahaiak jarriko ditugu, eta bertan, liburuak ikusgai eta erabilgarri egongo dira azarotik hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak