Iraitz Santa Cruz Miguel Altunako irakaslearen askatasuna eskatzeko elkarretaratzea egin zuten haren lankide eta ikasleek egubakoitzean. 150 bat lagunek hartu zuten parte. Martxoaren 5ean atxilotu zuen Ertzaintzak Santa Cruz, Inazio Uriaren hilketarekin lotura duelakoan. Miguel Altunako haren lankideek salatu egin dute bost egunez inkomunikatuta izan dutela, "horrek dakartzan ondorioekin". Bestetik, diote "errugabea dela eta egungo egoera politikoaren ondorioak ordainarazi nahi dizkiotela".