Iraileko kultura agenda ekintzaz gainezka dator

Maider Arregi 2009ko irailaren 2a

Irailean antzerkia, musika eta zinea izango da nagusi Bergaran. San Martin jaiak ere ospatuko dira hilaren 12tik 16ra bitartean. Hemen duzue iraileko kultura agenda:

Jaitsi hemen iraileko egitarau osoa (pdf, 386kb)

Egitaraua

Irailak 7

19:00  Umeentzako ipuin kontaketa saioa Usondo parkean Amaia Arriaran eta Txefo  Rodriguezekin. Atzeratu egin da irailaren 3tik 7ra eguraldi txarragatik. Eguraldi txarra egin ezkero Kultura Etxean izango da.

Irailak 4

22:30 Oihulari Clown taldearen "De película" helduentzako clown ikuskizuna Zabalotegin. Euskarazko bertsioaren estreinaldia. Sarrera: 5 euro.

Irailak 5

20:00 Zurrunka antzerki taldearen "Karakolaren gaua: eskale baten istorioa" kale-antzerkia San Martin plazan.

Irailak 11

18:30 Antzezkizuna taldearen "Ipuin lapurra" antzezlana, D. Martinez de Irala kalean. Antolatzailea: Jardun.

Irailak 12, 13, 15 eta 16. San Martin jaiak

San Martinetako esku-programa ikusi hemen. (pdf, 130kb)

Goizean San Martin feria.

Arratsaldean eta gauean ekitaldiak, besteak beste Ustekabe Fanfarreak giroa alaituko du.

22:30 Tirri-Tarra taldearen "Argi-Beltz" emanaldia udal pilotalekuan, Bergarako Orfeoiarekin eta Aritzeta abesbatzarekin. Sarrera: 10 euro.

Irailak 16

11:30 Udal Musika Bandaren kalejira.

12:30 Kontzertua San Martin plazan.

Irailak 18

19:30 Bikote nagusientzako XXV. dantza askatuko txapelketa, Moises Azpiazuren oroimenez, Bergarako Udal pilotalekuan, Abarka Dantza Elkartearen laguntzarekin.

Irailak 19

20:00 Lena Sinais taldearen kontzertua D. Martinez de Irala kalean (euria eginez gero San Martin plazako arkupetan).

Irailak 25

22:30 Iraia Elias eta Ainhoa Alberdi antzezleen "Eta Karmele?" antzezlana Zabalotegi aretoan. Sarrera: 5 euro.

Zinea Zabalotegi aretoan

Irailak 19

17:00 Umeentzako saioa: "El lince perdido"

19:30 Helduentzako saioa: "Camino"

22:30 Helduentzako saioa: "Camino"

Irailak 20

17:00 Umeentzako saioa: "El lince perdido"

19:30 Helduentzako saioa: "Camino"

Irailak 26

17:00 Umeentzako saioa: "Misión en Mocland"

19:30 Helduentzako saioa: "Australia"

22:30 Helduentzako saioa: "Australia"

Irailak 27

17:00 Umeentzako saioa: "Misión en Mocland"

19:30 Helduentzako saioa: "Australia"

  • Sarrera: umeen saioa 2 euro; helduen saioa 3 euro.
  • Leihatila saio bakoitza baino ordubete lehenago irekiko da.

Erakusketak

  • Kirol argazki lehiaketako lanen erakusketa: irailaren 18tik 27ra.

Bibliopiszina zerbitzua

Agorrosingo kanpoko igerilekuan, irailaren 15era arte.

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:00-18:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak