Urrian hasi zituzten lanak eta, orain arteko abiadurari eutsiz gero, ekainerako amaituta egongo direla uste dute, aurrez ikusita zuten moduan.
Formatu txikiko ikuskizunetarako aretoa izango da –kontzertu txikiak, antzerkia, ipuin kontalariak, zinema ikuskizunak...– eta 120 bat lagunendako lekua izango du. Bestalde, erabakitzeke dago oraindik zinema proiekzioak edo DVD formatukoak egingo dituzten; baita aulkiak egonkorrak izango diren ala ez; dena den, litekeena da kendu eta ipintzekoak izatea, aretoari eman nahi zaion askotariko erabilera kontuan izanda.