Irabazleek gaur, astelehena, jaso dituzte Udal Liburutegiko sariak

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko apirilaren 27a

San Martin, Aranzadi eta Mariaren Lagundia ikastetxeetako 78 ikaslek hartu dute parte Udal Liburutegiak Liburuaren Egunaren harira antolatutako lehiaketan

Gaur, astelehena, jaso dituzte sariak Udal Liburutegiak antolatutako lehiaketako irabazleek. Gazte literaturari buruzko galdetegia izan du oinarri lehiaketak. Galderok ondo erantzun dituzten ikasleak zozketa baten sartu dira eta irabazleak izan dira: San Martin ikastetxeko Mariñe Jauregi; Aranzadi ikastolako Asier Lakuntza eta Mariaren Lagundiako Itxaso Alberdi. Irabazleetako bakoitzak Elkar liburudendan gastatzeko 60 euroko bonoa jaso du liburutegiko eta Udaleko ordezkarien eskutik.

Partehartzeari dagokionez, 78 gaztek erantzun dute galdetegia: San Martinen, 17k; Aranzadin, 47k eta Mariaren Lagundian, 14k.

Ondoko irudian irabazleak eta liburutegiko eta Udaleko ordezkariak: eserita, ezkerretik eskuinera, Mariñe Jauregi, Asier Lakuntza eta Itxaso Alberdiren ama. Zutik, Mila Agirrezabal liburutegiko arduraduna eta Mikel Elkoroberezibar Kultura eta Ondare zinegotzia.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak