Ipuin kontakizuna egongo da eguenean Pol-Pol tabernan

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko ots. 22a, 11:12
Margarita del Mazo Toledoko ipuin kontalariak 'Cuentos mal contados' delako emanaldia egingo du, 22:30ean.

Pol-Pol tabernan egoten diren askotariko ikuskizunen artean, hilaren 25ean, eguena, ipuin kontalaria entzuteko aukera egongo da, 22:30ean.
Hain justu ere, Toledoko Margarita del Mazo ipuin kontalariak egingo du emanaldia eta eskainiko du Cuentos mal contados ipuin saioa.
Oihulari Klown antzerki taldeak antolatu du egunean Pol-Polen egongo den ipuin emanaldi hori. Klown taldeak azkeneko urteetan Euskal Herriko hainbat herritan ahozko narrazio zirkuitua antolatu eta bultzatu izan du. Bada, aurten ere gauza bera egin dute. Hori horrela, urtean barrena hainbat saio ikusi ahal izango dira herrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak