Bergaran bizi edo erroldatutako pertsona guztiek zuten lehiaketa honek parte hartzeko aukera. Bergarako Udaleko Jarduerak, Kultur Taldeak eta Jaiak batzordekideek 6 lanen artetik aukeratu dute kartel irabazlea.
Iosu Cifuentes Mirandak 350 euroko saria eskuratuko du. Sari banaketa, otsailaren 20an, arratsaldeko 18:30ean, udaletxeko osoko bilkura aretoan izango da.