Internet ikastaroak emango dituen autobusa herrian izango da otsailaren 25ean eta 26an, San Martin plazan. Internet Zuretzat proiektuaren barruko ekimena da eta bultzatzen dute, besteak beste, Etengabeko Gizartearen Zuzendaritzak eta Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzak, hainbat laguntzailerekin batera.
Ikastaroak daude zuzenduta 25 urtetik gorakoei eta irakatsiko dute ordenagailua ezagutzen eta erabiltzen; Interneten gaineko oinarrizko ezagutza ere emango dute eta Interneten erabilera nagusiak zein diren ere landuko da ikastarootan.
Izenematea
Bi ordukoak izango dira ikastaroak, 10:30-12:30 eta 17:00-19:00. Plaza mugatuak dira eta dagoeneko hartuta daude otsailaren 25erako plazak. Otsailaren 26ko ikastaroetarako interesa duenak liburutegian eman dezake izena.