Internet Zuretzat proiektuaren barruan antolatutako ekitaldietako bat da. Proiektu hori Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak, Berrikuntza Zuzendaritzarekin, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzarekin (KZgunea), EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearekin koordinatuta, eta Euskaltel Fundazioaren eta EITBren laguntzarekin ari dira bultzatzen.
Hasiera batean bi egunetan egongo da autobusa Bergaran. Ikastaroak goizean (10:30 - 12:30) eta arratsaldean (17:00-19:00) emango ditu.
Ikastaroak bi ordutakoak dira. Plazak mugatuak dira eta apuntatzeko lekua Bergarako liburutegia da. 25erako plazak hartuta daude, baina interesa dutenek oraindik 26rako eman dezakete izena.
Zer talderi zuzendua da?
- 25 urtetik gorako pertsona helduak, (adin mugarik gabe).
Edukia:
- Ordenagailua ezagutu eta erabiltzen ikasi.
- Interneten oinarrizko ezagutza.
- Interneten erabilera nagusiak.
Autobusa San Martin Agirre plazan kokatuko da. Ikastaroa egiten dutenek opari batzuk izango dituzte:
- 2 GBeko arkatz optikoa.
- Boligrafoa.
- Agenda.