Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gazte Informazioaren Europako Eguna dela eta Bergarako Gazte Informazio Bulegoak hitzaldia eskaini zuen atzo, hilak 16, 'Inter Rail'-aren gainean. 2007an Europa trenez ezagutu zuten bi gaztek euren esperientzien berri eman zuten. Trena hartu eta Europan zehar bidaiatzea, 'Inter Rail' delakoa egitea, alegia, plan bikaina izan daiteke udarako. Jon Ruiz de Egino eta Iñaki Goenaga bergararrek 2007an egin zuten 'Inter Rail' eta aholku eta gomendioak emateko hitzaldia eskaini zuten atzo, hilak 16, Bergarako kultura etxean.