Txosnagunea
Txosnaguneko batzordetik ere balorazio positiboa egin dute. Adierazi dute giro "polita" eta "jatorra" izan zela jaietan. Bestalde, kontzertuak txosnen estalkiaren barruan ipintzea ere jendeak ondo hartu zuela azpimarratu dute. Herrian zehar egindako rock maratoiak ere arrakasta izan zuela esan digute.
Alde negatiboan, berriz, zapatuan preso politikoen aldeko omenaldia bertan behera gelditu zela, Ertzaintzak galarazi egin zuelako. Amaitzeko, esan behar da ez dela aipatzeko istilurik izan.