Iñigo Arregik 'Bidean' erakusketa inauguratu berri du Aroztegi Aretoan

Arritxu Barruso 2007ko abuztuaren 27a

‘Bidean’ da erakusketarako aukeratutako lana eta horixe da hain zuzen ere erakusten duena, artista arrasatearrak azken bi hamarkadetan egindako ibilbidea.

Iñigo Arregiren eskultura, pintura eta grabatu lanak batzen ditu Aroztegi Aretoan inauguratu berri den 'Bidean' erakusketak.

Margolanei dagokienez hamabi bat olio pintura daude ikusgai, horietako batzuk tamaina handikoak. Grabatuen atalean akuaforte teknikaren bitartez landutako zortzi lan biltzen ditu erakusketan. Eskulturei eskaini die Iñigo Arregik toki gehien erakusketa horretan. Hamalau eskultura daude ikusgai, artista arrasatearraren azken urteetako ibilbidea islatzen dutenak.

Iñigo Arregiren arte lana Aroztegi museoan izango dugu ikusgai datorren hilaren 16ra arte; astegunetan arratsaldeko seietatik zortzi t’erdiak arte, zapatutan goizeko hamabietatik  ordu bietara eta  seietatik zortzi t’erdietara eta domeketan goizeko hamabietatik ordu bietara.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak