Musika ibilbidea
Easo abesbatzako partaide izan da eta hainbat piano kontzertu eman ditu. Baita Bergarako Orfeoiarekin. 2001. urtean, Donostiako Musika Hamabostaldiak Arantzazun antolatu zituen ekintzen zuzendari izan zen.
Azkoitia, Bergara eta Azpeitian egiten den Organo Erromantiko Zikloko arduradun teknikoa da. Hala, musika kritika egiten du eta Eusko Ikaskuntzako musika arloko bazkide da.
Gainera, EAJ-EA koalizioko kultura zinegotzia izan zen Bergaran 1999 eta 2003 bitartean.