Informatika ikastaroan izena emateko epea zabalik

Maider Arregi 2009ko otsailaren 26a

Bergarako Udalak, Enplegu sailetik 50 orduko Informatika ikastaroa eskainiko du. Ikastaroa martxoaren 9an hasiko da eta izena emateko epea zabalik dago interesa dutenendako.

 

Arloak: Windows eta Microsoft Word Hasiera.

Ikasle kopurua: 12 pertsona.

Data: Ikastaroa martxoaren 9tik maiatzaren 6ra eskainiko da.

Ordutegia: 15:00 17:00

Matrikula: Izena ematerakoan zehaztuko den kontuan 50 euroko diru-sarrera egin beharko da.

Izena emateko epea eta tokia: otsailaren 24tik martxoaren 4ra bitartean, goizeko 9:00etatik 13:00etara, Udaletxeko Enplegu sailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak