Udalak 2009ko enplegu sustapeneko programa jarri du martxan eta sei lanpostu betetzeko deialdia egin du, hain justu, lorategietako, pintura lanetarako eta igeltserotzako pioi eta ofizialak kontratatu nahi ditu.
Dagoeneko onartutakoen zerrendak kaleratu dituzte –www.bergara.net helbidean ikus daitezke–. Hori horrela, jakinarazi dute Inem-ek diruz lagundutako kontratazioetarako aukeraketa frogak egingo direla ondoko egunetan: lorategietako pioi eta ofizial bana kontratatzeko azterketa izango da, martitzenean, uztailaren 14an, 08:00etan. Pintura lanetarako 2 pioi kontratatzeko azterketa, berriz, martitzenean, uztailaren 14an, 11:00etan eta igeltserotzako pioi eta ofizial bana kontratatzekoa, berriz, eguenean, uztailaren 16, 08:00etan.
Baldintzak bete behar dira
Horrekin batera Udaletik gogora ekarri dute eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek –eskola ziurtagiria izatea, Bergaran erroldatuta egotea gutxienez azken urtean ...– ez direla kontratatuko eta baztertuak izango direla nahiz eta frogak pasatu. Hala, oinarriak ez dituztenek idazkaritzan eskuratu ditzakete.
Euskara frogari dagokionez, astean barrena emango dute jakitera eta udaletxeko iragarki taulan jarriko dute.