Azaroaz geroztik, enplegu erregulazio espediente egoeran zegoen lantegia, eta ERE horretan sartuta zeuden 26 langileetatik 21. ELAtik adierazi digutenez, %50eko lan jarduna burutzen zuten.
Sindikatutik salatu dute aurrez bilerak-eta eginak zituzten arren, langileei beste irtenbiderik proposatzeko aukera eman baino lehen aurkeztu dutela lege konkurtsalera, eta EREa, denbora irabazteko modu bat izan dela. Langileek uste dute era berean, oraindik aurrera egiteko modurik egon zitekeela.
ELAtik gaineratu dute, zuzendaritzaren asmoa dela behin lege konkurtsalera aurkeztuta, prozesuak iraun ditzakeen bizpahiru hilabeteak eta gero, enpresa likidatzea. Egoera honen aurrean, langileek bilerak egingo dituztela iragarri dute, baita mobilizazioak burutuko dituztela ere.
Zuzendaritza, epailearen erabakiaren zain
Industrias Linazisoroko zuzendaritzarekin harremanetan jarriz, adierazi digute epaileak erabakia eman arte ez dutela adierazpenik egingo.