Nahiz eta beroaren eraginez une txarrak igaroko dituzten –bero handia egiten du lokaletan–, nabari da gustura daudela, eta eraberritu bariko lokaletako baldintzak nabarmenki hobetu direla. Gelan intsonorizatuta daude (ezinbestekoa rock musika egiten den lokaletan), egitura ere lehengoa baino egokiagoa da, eta gainera, orain, komunak ere badituzte. Egubakoitzeko inaugurazioan, ez zuen jende gehiegik parte hartu, baina ez zuten hutsik egin udaletxeko ordezkariek. Guztiek, lagun
giroan, lunch eder batez gozatu zuten kontzertuen ostean.