Inauguratu dute Murinondo auzoko ermita

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko ira. 9a, 15:35
Atzo Ama Birjinaren egunez inauguratu zuten bergarako Murinondo auzoko ermita eraberrituta. Egun horretan urtero egiten duten bezala, meza egin zuten iluntzean eta ondoren luntxa egin zuten bertara gerturatutako auzotar guztientzat. Horrekin inauguratutzat jo zuten auzotarrek auzolanean berritutako ermita.

Ermita barruko hormak konpontzea izan da zeregin nagusia, izan ere, egoera kaskarrean zeuden. Baina lanean hasita, ezustea izan zuten, azpian harri ona zegoela konturatu zirelako. Hori horrela, harria bistaratu eta landu egin dute. Hormez gain, aldareak ere tratatu eta zaharberritu dituzte, baita santuen irudiak ere.

Apirilean hasi ziren lanean eta Joxe Gabilondo auzo alkateak esan digu oraindik egitekoa badagoela, baina garbi dagoena da aldaketak nabari direla eta ermitak itxura berria erakusten duela.

Eskulan guztia auzotarrek eta musu-truk egin dutenez, aurrekontua merkeagoa izan da. Asier Gabilondo auzotarraren esanetan, 6.000 euro inguru gastatu dituzte eta eliztarren diruarekin ordaindu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak