Hilaren 14an jokatu zen Euskal Herriko Mus txapelketarako kanporaketa Avenida tabernan. 11 bikotek hartu zuten parte eta irabazle izan ziren Iñaki Gabilondo eta Juantxo Azpiazu. Hala, bildotsa eta ardoa eroan zituzten etxera. Bigarren saria jaso zuten Felix Altunak eta Pedro Narbaizak –bi untxi eta ardoa–. Gabilondok eta Azpiazuk jokatuko dute Gipuzkoako finala otsailaren 28an, Seguran. Final handia martxoaren 14an izango da, Seguran hori ere.