1976ko uztailean Euskal Herri osoko 67 alkatek eta ehunka hautetsik Bergaran Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatu zutenetikl, gauzak ez direla horrenbeste aldatu adierazi dute gaur Bergaran Bai Euskal Herriari ekimeneko kideek eta Debagoieneko alkateek. Ekitaldian, euskal nortasun ikurrak desagerrarazteko eta atzerriko banderak inposatzeko erabakiari aurre egiteko kale agerraldia eta ekitaldia egin dituzte. Ekitaldian, bertsolariak, Osintxuko dantza taldeak eta herritar askok hartu dute parte. Bukaeran, orain dela 33 urte bezala, ikurrina erraldoia eskegi dute udaletxeko balkoian, Jose Luis Elkorok eta Jose Antonio Altuna 'Txatillo'-k alkate ohiek.