Ikastaroa adinekoak zaintzen dituztenentzat

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko ots. 9a, 16:43
Adineko ezinduak zaintzen dituzten pertsonendako da eta izena eman beharra dago. Ot

Adineko ezinduak zaintzen dituzten familiendako prestakuntza ikastaroa antolatu du Udalaeko Gizarte Ongizate sailak Sendian programaren barruan.
Mendeko pertsonen zaintzaileek jasan beharreko kargak (fisiko eta emozionalak) da ikastaroaren gaia eta hitzaldi sorta baten oinarrituko da. Otsailaren 16an, 17an, 18an, 19an eta 20an izango dira hitzaldiok, 15:00etatik 17:00etara, San Joxepe erretiratuen elkartean.
Hitzaldiotako gaiak dira: zaintzailearen zama eta autozainketarako estrategiak; zaintzailearen sentimenak, autozainketarako teknikak: egoera berezietako zaintza (agitazioa, agresibitatea, haserrea, noragabe ibiltzea...), eta mendeko pertsonarekiko komunikazioa. Gogoeta saioa ere egingo aukera ere egongo da.
Izena eman daiteke Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamenduan edo 943 77 91 65 telefono zenbakira deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak